Kirikinoa Atseden Taldea
Haurrekin giza-heziketako esku hartze proiektua:
Kirikinoa izeneko proiektu hau 4-11 urte bitarteko haurrei dago zuzendua eta Larratxon kokatzen da. Egun Altza Gainen ere proiektua garatzeko lanean ari gara, Harri-Berri auzoan, hain zuzen ere.
Honez gain, eta neurri txikiago batean bada ere, udalekuak, Gabonak Zuretzat, Olentzero eta abar bezalako ekintza konkretuetan, zerbitzu hau Altzako komunitateari zabaltzen zaio, bere osotasunean.
Proiektu honen helburu orokorra Altzako haur populazioari harremanak, jolasak nahiz dibertimendua eta kidetasuna, sormena, parte hartzea eta tolerantzia bezalako baloreak bultzatuko dituen eremu bat eskaintzea da.
Ekintza guztiak Euskara hutsean garatzeari garrantzi handia ematen diogu, gure hizkuntza, komunitatean integratu eta normalizatzeko giltza dela iruditzen baitzaigu.
Bestalde, proiektu hau burutzeko esku hartzea osoa izan dadin, bere garapena azpi proiektutan banatzen dugu:

a) Aisialdi eta denbora librean esku hartzeko programa:
Aste buru eta oporraldietan burutzen da. Ekintza esanguratsuenak honakoak dira: filmen proiekzioa euskaraz, jolas kooperatiboak, antzerki tailerrak, marrazki tailerrak, natura behatzeko irteerak, izaera konpetitiborik gabeko kirolak, txangoak, komunitatearen instalazioetara irteera hitzartuak eta abar.
Udalekuak eta aste buruko irteerak ezin hobeak dira talde-kidetasuna eta harremanak lantzeko. Gorputzaren zaintza, garbitasuna, elikadura eta txukuntasuna bezalako alderdiak jorratzen ere laguntzen digute. Baina batez ere festa eta alaitasunaren abagune dira.

b) Eskola sostenguan eta ekintza ludikoetan heziketa esku hartzeko programa:
Programa hau astelehenetik ostiralera 17:30etatik 19:30etara garatzen da, astearte eta ostegunetan izan ezik, egun hauetan, kirol programa dela eta, 17:30etatik 18:30etara garatzen delarik.
Bertan, eskola sostengua eta ekintza ludikoak lantzen dira, haurrari ikasketa nahiz banakako eta taldeko lanekiko jarrera baikor bat ahalbidetzeko. Jarraipen batekin garatzen diren ekintzak hurrenak dira:
Ipuinaren txokoa, sormenezko tailerrak, mozorroak, fantasiazko makilaia, buztina, pintura, eskulanak, dantza, antzerkia, mimoa, eta abar.Jolas kooperatiboak eta talde dinamikak ere garatzen dira.
Eskola sostenguari dagokionean, haurrek begiraleen zaintzapean egiten dituzte etxeko lanak. Honez gain, kalkulu nahiz logika ariketak burutzen dira modu ludiko batean.

c) Kirol sustapenerako programa:
Programa hau astearte eta ostegunetan 18:30etatik 19:30etara garatzen da Larratxoko Eskola Publikoan/Irale Zentruan. Normalean astero egutegi bat aurrez finkatzen da eta bertan kirol desberdinak, futbola, saski baloia, brillea, erlaxazio ariketak, psikomotrizitatea, eta abar konbinatuz egiten da.

d) Eremu zabalean esku hartzeko programa:
Programa honetan inguruko haur eta gazte taldeenganako hurbiltasuna garatzen da.
- Ekintza iraunkorrak: ikasturte osoan eta Donostiako Udalaren kale hezitzaileekin koordinatuta garatzen dira, gazte hauek Kirikino proiektura eta honen inguruko ekintzetara hurbil daitezen.
- Noizbehinkako ekintzak: Data konkretuetan eta komunitate osoari irekita garatzen direnak dira, (Gabonak, uda, eta abar), eta tailerrak edo irteerak bezalako ekintza konkretuak dira.












