logo_integra

Lan aurreko orientazio eta sustapenerako proiektua. Integra.

Ikasketak utzi eta lan formakuntza eskas edo gabeko Altzako gazteei, bere lan integraziorako eta bergizarteratzeko oinarrizko tresnak ahalbidetu nahi ditu proiektu honek, norberaren hobekuntzarako prozesuan inplikazioa areagotuz eta beren lanerakotasun maila haundituz.

01519650_1001

Honetarako, birsartze ibilbide indibidualizatu eta tutoretza jarraipen batean oinarritutako esku hartze integraleko eredu bat proposatzen da. Fase hauetan antolatzen da:

  • Oinarrizko gaikuntzarako (edo normalizaziorako) modulu bat. Bertan, beren garapen pertsonala sustatuko da: autoestima, erantzunkizuna, iharduerarako elkarrizketarako eta parte hartzeko gaitasunak…
  • Lana bilatzeko bigarren gaikuntza modulu bat. Bertan bilaketa teknikak, curriculum eraketa, aurkezpen kartak, elkarrizketak, lan munduaren ezagutza, eta abar jorratuko ditugu.
  • Birsartze fasea: eratorpen ala deribazioaren ondoren, gaztearen jarraipen bat egiten eta honi laguntza eskaintzen jarraituko da, sor dakizkiokeen zalantzei (laneko,formakuntzako, juridiko, sozialak…) erantzun emateko.

encrucijada1

Prozesu guztian, heziketa zentru eratortzaileekin eta guk gure erabiltzaileak eratortzen ditugunekin ere ( hirian eta inguruan dauden eta lanerako gaikuntza espezifiko nahiz laeratzeko diren I.N.E.M., Langai, Sartu…), sarean ihardungo dugula azpimarratu nahi dugu, komunikazio kanal irekiak mantenduz.

Lan- aurreko orientazio eta sustapenerako proiektu berri honekin, gazteek informazio moduluetara jotzea, jakintza eta tresna konkretuak barneratzea eta formakuntzan nahiz lan bilaketan erantzunkizun aktibo bat hartzea espero dugu.

103_0608

Munduan zehar zabaldu: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Google
  • E-mail this story to a friend!
  • Live
  • Meneame
  • Print this article!
  • Technorati
  • TwitThis