
HAZIAK ONGD Berpizturen garapenaren elkarlanaren besoa da eta helburutzat dauka lan egitea globalizazio hobe eta solidario baten alde non pertsona guztiek nolabaiteko bizitza bat eraman ahal izango duten. Jakitun gara gure belaunaldia lehenengo aldiz historian gai dela munduko pobreziari aurre egiteko beharrezko baliabideei esker. Zentzu honetan HAZIAK-en lanaren lerroek bat egiten dute Milurtekoaren Nazio Batuen helburuekin laguntzeko, gure eskura dagoen bitartean, gure indarrak jarriz zenbait helbururen jarraipenean.
Milurtekoaren helburuak:
- Muturreko pobrezia eta goseari amaiera ematea.
- Lehen mailako irakaskuntza orokorra lortzea.
- Genero berdintasuna eta emakumearen gizarteratzea bultzatzea.
- Umeen hilkortasun-tasa jaistea.
- Amaren osasuna hobetzea.
- SIDA/VIH, Paludismoa eta bestelako gaixotasunak eragoztea.
- Ingurugiroaren iraunkortasuna bermatzea.
- Garapenerako munduko ituna bultzatzea.
Berpiztuk bereak dituen jardueren bitartez kontaktu zuzen eta iraunkor bat mantentzen da Altzako atzerritar taldearekin. Modu honetan Ginea Ekuatorialeko taldeak, nork Berpizturekin parte hartzen duen borondatez, nazioarteko lankidetzaren zenbait proiektu aurkezten dizkigu bere herrialdean garatzeko. Haziak-eko taldekideek proiektuen aztertze eta ebaluatze bidai bat egin eta erabakitzen da parte hartzea proiektu
giza- hezitzaileetan Ginea Ekuatorialean. Helburua da baztertutako zein nekazal inguruetako umeek sarrera izan dezatela lehen mailako irakaskuntzara, lanpostu desberdinetan emakumezkoa gaitzea eta biztanleria osoa sentikor bihurtzea prebentzio medikuntzan.
Baina garatzeko ekintzak HAZIAK-etik ez dira mugatzen Ginea Ekuatorialera. Egun zenbait sentsibilizatze eta diru jasotze kanpaina prestatzen ari dira Haitira bidaltzeko. Gainera aurkitzen gara lankidetza proiektu identifikazio fase batean Kolonbian dagoen Cauca-ko bailaran. Hezkuntzarekin zerikusia duten proiektuei dagokie, elikaduraren segurtasuna eta eskualdean arriskuan dauden sektoreen gizarteratzea. Nutrizio guneen autohornikuntzaren programa batzuei buruzkoa da gure dirulaguntzez aurrera eramana.
Nutrizio gune horietan 1000 onuradunen beharrei aurre egiten zaie, laguntza hezigarria eskaintzeaz gain, emakumearentzako gaitasunak eta gizarte-laguntza. Autohornitzeko
gure laguntzaz aurrera ateratako granjak sortu dira zonaldean eskarmentu handia dutenak.
Larrialditako laguntza Haitirentzat (Jacmel):
Euskal Elizbarrutietako Misioak-ekin lankidetzan, Mercedarias ahizpek, Behar Bidasoa eta Herrial Elkarlanean behar-beharrezkoak diren materialak, material sanitarioak eta elikagaiak otsailak 27an bidaliko ditugu. Materialak emateko gure bulegora deitu.
Mabewele – Ginea Ekuatorialen eskola baten eraikuntza:
3 gelen eraikuntza lanak bukatzea dugu helburu, eta baita 5 gela berrien sorrera burutzea ere, Mabewele-ko umeei (Niefang-ko distrituan) lehen hezurtzarako bidea errazteko.
Bata – Ginea Ekuatorialen Zentro Komunitario baten ekipamendua:
Kaputxino Aiten zentro komunitarioaren ekipamendua Batan, bertan formaziorako dituzten behar materialei erantzuna eman ahal izateko.
Bekak:
Klaretarekin harremanetan gabiltza, 25 umeei bekak eskaini ahal izateko euren eskola materialak, matrikula eta oinarrizko asistentzia ordaindu ahal izateko.
Kontainerren bidalketa:
Manuel Irader Elkarte Afrikanistarekin elkarlanean, heziketarako materiala eta jostailuak bidaliko ditugu Ginea Ekuatorialeko umeentzat.
ASAMA:
ASAMA elkartearekin elkarlanean aritzeko intentzioa dugu adin ertaineko emakumeen prebentzioko gai sanitarioetan formazioa eta materiala eskaintzeko.
SSIM:
Kolonbian dagoen Cauca baiaran, heziketa eta nutrizio zentroen sorreran parte hartuko dugu.
Informazio gehiagorako:
HAZIAK ONGD
Garapenerako Lankidetza
Cooperación al Desarrollo
Larratxo Pasealekua 42, 1.B
20017 Altza (Gipuzkoa)
943.399.695
http://www.berpiztu.org/eu/proiektuak/haziak
haziak@berpiztu.org










