Erreferentzia puntua

Erreferentzia puntua irabizi asmorik gabeko eta zerbiztu publikoa bokazioz duen elkarte bat da, helburu nagusia gizarteko sektore ahulena ezbeharrak gainditzea da.
Gure elkarteak bi lan-lerro lantzen ditugu:
a) Janari banaketa:
Zerbitzu berri honi esker Altzan eta Pasaiako badian (Antxo, Trintxerpe, Bidebieta, Intxaurrondo,…) errekurtso ekonomiko urriak dituzten pertsonei elikagaiak banatuko dizkiegu, familia unitate osoaren elikadura segurtatzen lagunduz. Lehentasuna emango diegu agure, minusbaliatu fisiko eta psiko, gizarte zailtasunak dituzten familiak, drogaren menpe daudenak eta beren familiak baliabideak ez dituztenean, VHIaren eragina sufritzen duten pertsonak, guraso bakarreko familiak, arriskuan dauden adingabekoak, giza arazoak dituen emakumeak, gutxieneko etniak, preso izandakoak, eta abar. dagokion Giza Zerbitzu publikoak baloratutako eta ezarritako irizpideak betetzen dutenak.

b) Informazio puntua eta giza komunitate orientabidea:
Gure gizartean dauden beharrei erantzuna emanez (Garapen Komunitariko Lanean adierazita), informazio eta aholku puntua Altzan eta bere inguruan gehien bat ahultasun handia duten pertsonentzat (etorkinak, 3º adineko pertsonak, errekurtso gabekoak,…) banakako arreta eskaini nahi du beraien zalantza eta planteatzen dituzten arazoak konpontzeko, laguntzak eta zerbiztuak bilatuz.
Helburu nagusia pertsona guztiak beraien eskubide eta gizartean dauden zerbitzuak ezagutzea da euren edozein eskaerei erantzuna emateko: osasuna, hezkuntza, etxebizita, familia, ezgaitasuan, pentsioak, giza laguntak, zuzenbideko zalantzak edo tramitazioa, eta abar.

Aurkezpen dokumentua deskargatu (gaztelaniaz).










