Elkar Bizi - Altza Acoge
Bizikide berrien harrera eta integraziorako proiektua. Elkar-bizi.
Euskal Herrian migrazio fenomenoaren hazkundearen aurrean, iritsi berrien integrazioa ahalbidetuko duten irtenbideak eskaintzeko beharraz hausnartu genuen.
Horretarako, bazterketari aurre egingo dioten bi ekitaldi maila eskaini behar ditugula deritzogu:

Lehenengo maila:
Etorkinaren lehenengo harrerari egongo litzateke zuzendua, erakundeekiko harremanetan bitartekariarena eginez, aholkularitza eta informazioa eskainiz, pertsona etorkinaren egoera erregulatzeko (lanera eta etxebizitza batera sarbide izateko) laguntza ahalbidetuz…
Bigarren maila:
Sentsibilizazio eta interkulturalitate baten sustapenaren aldeko lanek eta kultura aniztasuna era positibo eta aberasgarri batean bizitzeko iharduerek osatuko lukete.
Erakundeen programa eta baliabide falta gehien ikusten dugun ekitaldiaren bigarren maila honetan eragin nahiko genuke, baldintza berdintasuneko elkarbizitza bat lortuz eta elkarrenganako axolagabekeria, errezeloa eta konfidantza falta ekidinez.
Burutzen ditugun ekintza eta ekitaldiak, ondorengo helburuak betetzera egongo dira bideratuta.
- Inmigrazioa desmitifikatuz “hiritarra” kategoria amankomun baten alde lan egitea, aurreiritzi eta talde bakoitzaren desberdintasunak gutxitzeko baliabide bezala. Denok dugu desberdin izanez eskubide berberak izateko eskubidea.
- Ohitura eta balore amankomunak hobetu ulertzea. Gure biziki berriengana hurbildu behar dugu hobeto ezagutzeko eta modu berean gure gizartea nolakoa den erakusteko, desberdintasunak espresio moduak direla jabetuz, eta hauek ezagutzeak, aberasgarri izateaz gain, gaizki ulertuak ekiditen dituela.
- Familia eta gizarte sare ezak dakarzkien arazoei irtenbidea ematea, harreman eta laguntzarako eremu bat eratuz.
- Proiektu amankomun baten eraketan lan egitea, hiri eta komunitate hobeago baten alde, non denok dugun lekua, gure eskubide, betebehar, arau eta zereginekin.













