1995 urtetik gure Elkarteak hiritar parte hartze prozesu desberdinak sustatzen ditu Altzan. Hasera batean, interes amankomuneko gaiak jorratzeko, elkarteen arteko elkarraldi desberdinen eraketa bultzatu genuen. Parte hartze eta lan amankomunaren prozesu hau, AUZOLAN koordinatzailearen eraketan gauzatu zen, eta honek, Altzako Dinamizazio Komunitariorako Plana izan du emaitzatzat. Azken hau, Donostiako Udalak gain hartu du. E.A.E.n ezaugarri hauekin bultzatu den lehen G.K.P.a izan dela azpimarratu nahi dugu.

p2220004

Egun, aipatutako udalaren Altzako Dinamizazio Komunitariorako Plan horrekin elkarlanean jarraitzen dugu, lan batzorde desberdinetan parte hartuz eta bertako iraunkorraren kide izanez.
Modu berean, G.K.P.tik at dauden elkarte eta kolektiboekin parte hartze prozesu desberdinak sustatzen jarraitzen dugu.

Haur eta gazteekin burutzen dugun eguneroko lanaren bitartez, lan amankomuna eta komunitatearen parte hartze eta elkarraldia, hau da, espazio berrien bilaketa, oinarrizko beharrak direla antzeman dugu gure Elkartetik.

p2220002

Komunitateko baldintzak eta bizi kalitatea hobetuz lan egiten duten elkarte desberdinen eta gizarte ekintza, hezkuntza, osasun, kultura eta abarreko profesionalen arteko koordinazio eta lan bateratu baten bilaketaren aldeko apostua egiten dugu.

Eraldaketa sakonen momentu bat bizi dugu, krisi garaian. Sarri azkarregi doan aldaketarekin, krisi iraunkor batekin, uler dezakegu soilik oraina, eta etorkizuna ere hala aurrikusten dugu.
Krisi hau, hala ere, ez dugu zertan ondorio desatseginetara garamatzan eta negatiboa den zerbait bezala ulertu behar. Krisiak, aldaketa eta eraldaketa dakar, egoera batetik bestera iragatea, “zaharra” balio gabetuta gelditu dela eta “berria” etortzeke dela esan nahi du.

Aldaketa horiek hartuko duten norabidea, onuragarri ala kaltegarri izango diren gizakiaren ongizatean eta bere zoriontasunean, ez dago etorkizun itsu eta misteriotsu baten menpe, gizon emakumeon, gu guztion, ekimenaren menpe baizik.

phto00611

Gure garaiko arazo anitz eta larriei, eraldaketa iraunkorrei eta erronka berriei erantzun eman nahi badiegu, Gizadi osoarentzako eta gure oinordekoentzako etorkizun hobe bat eraiki nahi badugu, sormena eta irudimena martxan jarriz, gure munduarekiko eta bertan bizitzearekiko ikuspuntuak berrikusi behar ditugu, eta berri batzuk sortu.

Ezin dugu gainez egiten diguten arazo eta egoerei irtenbide indibidual bat bilatu. Hauek, gizon eta emakume osotasunari eragiten diete eta konponbidea, esfortzu solidarioan eta ekintza kolektiboan bakarrik aurki dezakegula onartu behar dugu.

Elkarteen etorkizunak koordinazio eta elkar lanetik.(bakarrik ez goaz inora, ez zaigu entzuten, ez gaituzte kontuan hartzen) habiatzen denaz jabetu gara. Norbera aurkitzea, desberdintasunak gainditzea,koordinazio mailak eta lan modu berriak bilatzea, beraz, beharrezkoak ditugu (honek ez du esan nahi elkarte bakoitzak bere ezaugarriei uko egin behar dienik). Altzari buruzko gogoeta elkarrekin egin behar dugu, honela gure komunitatearekiko ekarpena eraginkorragoa izan dadin eta, azken finean, Altzaz, geroz eta bizi kalitate maila haundiagoak dituen espazio bat eginez.

dsc00122

Munduan zehar zabaldu: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Google
  • E-mail this story to a friend!
  • Live
  • Meneame
  • Print this article!
  • Technorati
  • TwitThis