logo_bgt

Gazteen proiektua. Berpiztu Gazte Taldea:

Ikasturte honetan hasi dugun proiektu hau, 17-21 urte bitarteko gazteei erantzun emateko beharretik jaio da. Altzan, berezko ezaugarriak dituzten bi kolektibotako gazteak bereizten ditugu: bigarren hezkuntza, arrakasta gehiago ala gutxiagorekin bukatu ondoren familia eta gizarte testuinguru integratzaile baten barnean daudenak, alde bartetik, eta beren lokarri bakarra zen hezkuntza sistematik at, denbora gehiena kalean igarotzen duten, eta arrisku eta baztertze jokabideen aurrean, babesgabeago daudenak bestetik.

dscf0153

Proiektua, nahiz eta arazo honetan eragiteko justifikatzen dugun, gazte guztiei irekia dago, eremu ahalik eta normalizatuena eskaintzeko. Beren intereseko proiektuetara lotu nahi ditugu, iruditzen baitzaigu, espektatiba edo loturarik gabeko pertsonek, arrisku egoeretan murgiltzeko probabilitate gehiago dituztela, eta hau da, hain zuzen ere, gazte hauei gertatzen zaiena.

img_0071

Proiektuaren motorea, gazteek beraiek izan behar dutela deritzogu, iharduerek eta hauek martxan jartzeak beren erritmoa eta logikatik sortu behar dute. Autonomia eta parte hartzea dira gakoak.

img_0118

Guk beren baliabideetan konfidantza igortzen diegu, ideiak garatuz eta komunitatearen eremu desberdinetan parte hartzera animatuz. Berpiztu Gazte Taldeak neska-mutil hauentzako erreferentziazko gune izan nahi du, besteekin eta norberarekin aurkitzeko, banaka nahiz taldean hazteko abagune. Adierazi eta entzuteko, proposamenak elkar aldatzeko…istorioak, argibideak, dauden espazio alternatibo bat, baina batez ere ekintzarako gune bat.

img_0004img_0013

Munduan zehar zabaldu: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Google
  • E-mail this story to a friend!
  • Live
  • Meneame
  • Print this article!
  • Technorati
  • TwitThis