Gazte eta adin txikikoekin giza-heziketazko esku hartze programa:

Astindari Topa Lekua deitzen dugun proiektua 12-16 urte bitarteko populazio sektoreari zuzentzen diogu gehien bat. Aisialdi kontsumistaren aurrean, entretenimenduaren bitartez, errespetua, zentzu kritikoa, sormena, eta elkartearekiko konpromezua bezalako baloreak lantzen diren topa-leku bat eskaintzea da proiektuaren helburu orokorra.

Bestalde, hezitzaile baten zaintzapeko ikasketa leku bat eskaintzen da, gazteek bertan, heziketa sistemak proposatutako ariketak burutzeko, ezagutzen barneratzea eta argitzea helburu duena.
Programa honen garapenerako ere, esku hartzea bere osotasunean burutu behar dugula ulertzen dugu. Horretarako, azpi-programa hauek darabilzkigu:

dscf01391

a) Aisialdi eta denbora librean esku hartzeko programa:

Programa honetan, aisialdia, ikuspuntu aberasgarri eta sormenezko batetik lantzen da, gazteek gogokoen dituzten ala gehien motibatzen dituen esparruak jorratzeko. Burutuko diren tailerrak eta ekintza ludikoak bi eremu hauetatik habiatuta erabakitzen dira:

Tailer eta ikastaroen eremua:
Honetarako egoitzako bi gela erabiltzen dira, ikasturtean zehar aukera desberdin eta anitzak eskainiko dituzten ekintzak antolatuz. Adibidez, capoeira, perkusioa, gitarra, customizatu/costumisatu eta abar.
Jarduera hauek gaian aditu diren profesional desberdinek gidatzen dituzte eta astelehen eta asteazkenetan garatzen dira, 19:00etatik 21:00tara.
Bilgune eremua edo topa-lekua:
Astearte, ostegun eta ostiraletan burutzen den eremu honek, bere izenak dioen bezala, zentrura jotzen duten gazteen bilgune izango den espazio bat ahalbidetzea du helburutzat. Hau errazteko, topa-lekua, filmak ikusteko gela, mahai joko, musika aparatu, ping-pong eta abarrez dago hornitua. Mus, futbolin, bideojoko eta abarren txapelketak burutu ohi dira, parte hartzaile guztientzako merienda batekin amaituz.

img_0002

b) Eskola- sostengurako programa:

Programa hau astelehenetik ostiralera 17:30etatik 18:30etara garatzen da ondoren aisialdiko esku hartzera iraganez. Helburua hezkuntza formalaren oinarrizko hutsak betetzea da, ikasitakoa barneratuz eta ikasketa diziplina eta lan ohiturak sustatuz. Honetarako, beren laguntza eskaintzen duten eta bidalitako lanak egiten laguntzen dieten bi hezitzaile espezializatu daude.

Etxeko lanik edo egin beharrik ez duten gazteek beren esku ditugun liburu nahiz aldizkariak irakurtzen egoteko aukera dute.

dscf1257

c) Kirol sustapenerako programa:

Programa hau ostegunetan, 18:30etatik 20:30etara garatzen da, Altzako institutuan, honek azpiegitura egokiak baititu. Oro har, futbol partiduak antolatzen dira gazteen artean, nahiz eta noiz behinka, saski baloi, esku baloi ala beste kiroletan ere aritu.

imag0754

d) Eremu zabaleko esku hartze programa:

Kirikinoaren programan bezalaxe, eremu zabaleko esku hartzea Donostiako udalaren kale hezitzaileekin koordinatzen da. Zentzu honetan, kale hezitzaileak beraiek dira zailtasun gehien dituzten gazteen berri ematen digutenak, eta gu, beraiengana hurbilduz, talde guztia gure proiektura erakartzen saiatzen gara.
Astindarik Kirikinoak baino irekiagoa du programa hau, nerabeek autonomia eta malgutasun gehiago eskatzen baitute, eta honek, gazteekin harremanak mantentzerako garaian, esku hartze honen garrantzia areagotzen du. Kontaktu edo harrera bat lortu ondoren, iharduera eta laguntza sesioak modu konkretuago batean eratzen dira, gure proiektuan interesa duten taldeekin itundu edo paktatuz.

imagen-030

Munduan zehar zabaldu: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Google
  • E-mail this story to a friend!
  • Live
  • Meneame
  • Print this article!
  • Technorati
  • TwitThis