
Berpiztu Elkartetik aste batzuk daramagu bolondres kanpainarekin martxan. Txartelean ikusten den moduan, esparru asko lantzen ditugu. Horietako baten bat interesatzen bazaizu eta zure ingurukoak laguntzeko prest bazaude bolondresa eginez, anima zaitez eta gurekin harremanetan jarri!
Munduan zehar zabaldu:
These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.

Larunbata honetan urriak 29, Berpiztu Elkartearen Batzar Orokorra ospatuko dugu. Bertan, hasi berria dagoen ikasturtearen erronketaz hitz egingo dugu besteak beste eta Berpiztuko Elkartekide eta Elkartelagun guztiak gonbidatutak daude.
Batzarra, Larratxoko Irale Zentroan izango da eta arratsaldeko 16h00-etatik 18h30-ak arte iraunduko du.
EGUNERAKETA:
Datorren egunetan ikasturte berri honetarako adostutako helburuak zintzilikatuko dizkizuegu.

Munduan zehar zabaldu:
These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.

Gaur, Pobrezia Errotik Kentzeko Nazioarteko Eguna da eta, Donostiako Zero Pobrezia Plataformak ekintza batzuk antolatu ditu urriaren 14-19ko astean, kanpainaren oihartzuna eta sentiberatasuna handitzeko asmoarekin eta bertan Berpiztu Elkartea egon da asteburu honetan.
Munduan zehar zabaldu:
These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.

Atzo, Berpiztu Elkarteko kide batzuk Caje Kolektiboko lagunekin bildu ginen 2011 - 2011 ikasturteko gazte atalen lan planak diseinatzeko.
Munduan zehar zabaldu:
These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
Haziak, Haitiko haurrek gauez ikasi eta irakurri ahal izan dezaten kanpaina bat kaleratu du Herriak Elkarlanean, Elizbarrutietako Misioak eta Karitateko Mertzedariak erakundeekin batera. Kanpainan lagundu nahi baduzu gurekin harremanetan jarri 943.399.695 zenbakian mesedez.

Munduan zehar zabaldu:
These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.

Kirikinoa eta Kirikinoa Berri Ikasturtea Larratxon eta Altza Herri Ikastetxean hasten dute hurrenez hurren.
Kirikinoa 4-11 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta Kirikinoa Berri ordea, 4-8 urte bitartekoentzat. Bi kasuetan, tailerrak, kirola, eskulanak, irteerak, jolasak etab. egingo dira eta biek arratsaldeko ordutegia dute astean zehar.
Apuntatu nahi baduzu edo informazio gehiago eskuratzeko; gure eskupapera deskargatu dezakezu, gurekin ePostaz harremanetan jarri edo 943.399.695 zenbakira deitu.
Munduan zehar zabaldu:
These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.

Altzako Biben Konpartsak 2012ko Inauteriak prestatzen hasi da. Hau dela eta, entsegurak Urriak 8an 16h00-etan hasiko dira, Larratxoko Irale Zentroan. Gainera, izen-emate kuota 60 eurokoa da soilik, eta prezioaren barne gastu guztiak daude (mozorroa, osagarriak, …)
Apuntatu nahi? Hemen duzu aukera! Entseguak hasten diren egunean Irale Zentrotik pasa zaitez eta Inauteri hoberenak gozatzeko presta zaitez!
Informazio gehiago nahi baduzu, info@berpiztu.org helbidera idatzi edo 943.399.695 zenbakira deitu.
Munduan zehar zabaldu:
These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
Aurreko asteburutik honera, Berpiztuko hainbat kideek Done Jakue Bidea egiten ari dira Alcalá de Henares-eko CAJE Kolektiboarekin. Bidai on eta laster ikusiko gara!

Munduan zehar zabaldu:
These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
Aurreko hilabetean bigarren faseko Europako Elikagaiak jaso genituen. Elikagai hauek, beharra duten familiek jasoko diztuzte gure banaketa puntuetan.

Munduan zehar zabaldu:
These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.