Gizarte eta norbanako eredua:
Gure gizartea justizia falta eta gizarte talde batzuen besteekiko zapalketan oinarritzen da; kolektibo batzuen besteenganako zapalketa, gizonak emakumearenganako zapalketa, botere ekonomiko eta kulturala duten herrien behartsuekiko zapalketa, eta abar…
Estruktura guzti honek bizirauteko joera du; honela, gizarteak, sistema guzti honen jarraipena bermatuko duten izaera zeinu batzuk emango dizkio norbanakoari.
- Erabilpentasunari eta kontsumismoari hetsitako jarrera kontsumista, behar artifizialen bat-bateko asetzea, bizitza plazer eroso eta salerosgarriz betetzea…
- Interesen eremu pribatua hautatzen duen jarrera indibidualista, gai amankomunez norbera zuzenki inplikatzen dutenean kezkatzea, irabaz asmorik gabeko edo nolanahiko jarrera altruistak inozo edo idealistatzat jotzea…
- Errealitatea ekidin eta honetaz aldentzeko joera, ez parte ez konpromezurik hartuz,arazoei irtenbidea bilatu ordez hauek ekidinez…
- Gizonezko emakumezkoaren gainetik jartzen duen jarrera matxista, bere gizarte proiekzioa etxeko lanen ala eremu erotikoaren barnean kokatzea, zereginen banaketa estereotipatu eta zorrotza…
- Nahi dena lortzeko lotsarik gabe indarkeria fisiko eta psikologikoaz baliatzen den jarrera biolentoa, norbera ez zapaldua izateko aitzakiatan besteak zapaltzen dituena…
- Dena delako arrazoiengatik “desberdinak” izan daitezkeen pertsonekiko (arraza, sinesmen, sexu-orientazio, etnia…) intolerantzia jarrera, honela, bazterkeria, ezjakintasuna eta axolagabetasuna bultzatuz.
Gizarte berri baten eraketa aukeratzen dugu:

Gure agente sozio-hezitzaile ikuspuntutik, gizarte desberdin baten alde egiten dugu lan. Harreman mota berriak aurkitzea eta txirotzen eta menperatzen gaituzten loturetatik libre haztea ahalbidetzen duen gizarte berdintzaile, demokratiko, bakezale, ekologiko, pertsonalizatu eta humanista.
Gure esku hartzeak, orain arte, gure errealitatearen azterketan aurkitu ez ditugun balore eta proposamenetan bideratu nahi ditugu.

Gizarte eraldaketa prozesu honetan gizarte sektore gogatsuak badaudela deritzogu, eta bertan elkarte nahiz gizarte mugimenduek berebiziko garrantzia dutela. Honela, “mini-gizarte” baten barnean biziz, balore eta jokabide ereduak eremu global batera zabaltzen baitituzte hauek. Azken finean, elkarteak, utopia gauzatzeko balio duten espazioak direla deritzogu.

Norbanakoak, eraldatuz, ingurua ere aldatu behar duela uste dugu. Honek, pertsona bakoitzaren jarrera eta pentsaera aldatzea dakar, eta honakoa baldintzatzen du:
- Azalkeria alde batera utzita eta hausnarketa nahiz autonomia landuz, inguratzen duenarekiko jarrera kritiko bat.
- Norbanakoa mundu berri baten eraketan parte hartzaile aktibo bezala lotuko duen konpromezu jarrera. Honek, etengabeko ahalegin bat egitea dakar, interes amankomunak indibidualen gainetik gailentzea eta proposamen kontsumista eta ihesbidekoen aurrean esturari zentzu bat aurkitzea esan nahi du.
- Ezaguna duguna eta beti egindakoa alde batera utzita, kreazio edo izateratze jarrera.
- Barneratutako formula eta metodoen malgutasun bat ekarriko duen gizarte jakin baten eta momentu historiko zehatz batekiko sustraipen jarrera.
- Hezkidetza jarrera bat; hau da, sexua edo sexu-orientazio ororekiko bizikidetasuna eta komunikazioaren balioa.











