Urria
2

Eguzki-lanpara bat eman kanpaina

admin(e)k idatzita Haziak(e)n

Haziak, Haitiko haurrek gauez ikasi eta irakurri ahal izan dezaten kanpaina bat kaleratu du Herriak Elkarlanean, Elizbarrutietako Misioak eta Karitateko Mertzedariak erakundeekin batera. Kanpainan lagundu nahi baduzu gurekin harremanetan jarri 943.399.695 zenbakian mesedez.

eguzkilanparak

Uztaila
18

Berpiztu Elkarteak lanean jarraitzen du Ekuatore Ginean. Gure azkeneko bisitaren argazki batzuk zuekin konpartitu nahi ditugu:

Ekaina
30

Aurreko Ekainak 29an Berpiztu Elkarteko ordezkariak Malaboko Espainiako Enbaxada berriaren inaugurazioan egon ziren, egin zieten konbiteari erantzunez.

eginea021

Ekitaldian, Trinidad Jimenez Espainiako Kanpo Arazo eta Kooperazio Ministroa eta bere Ekuatore Gineako homologoa D. Pastor Micha Ondo, Espainako Ekuatore Gineako Enbaxadorea Manuel Gómez-Acebo Rodríguez Spiteri eta Ekuatore Gineako Enbaxadorea Espainian D. Narciso Ntugu Abeso Oyana, herrialde horretako ordezkari-talde eta atzerriko delegaritza ugari zein Malabon bizi diren erberestatu ugari egon ziren.

Berpiztu Inauguraketa Malabo Espainiako Enbaxada

Urtarrila
13

Jakingo duzun bezala, Ekuatore Gineako gazteek ez dituzte ikasteko behar diren gutxieneko baliabideak euren esku. Eta etorkizun oparo bat izan dezaten entziklopediak eta kontsultarako liburuak behar dituzte. ¿Etxean holakorik ba al dituzu? Ekarri itzazu Berpiztura edo gurekin harremanetan jarri eta guk helaraziko dizkiegu. Gure telefonoa 943.399.695 da eta Larratxo kaleko 42. atarian gaituzu, 1.B solairuan (Altza).

liburuak Ginea

Abenduak
22

Bono Solidarioak

admin(e)k idatzita Berpiztu, Ekuatore Ginea, Haziak(e)n

Ekuatore Ginean gazteek arazo larriak dituzte kontsultako liburu eguneratuak eskuratzeko, hori dela eta, Berpiztu Elkarteak Haziak-en bitartez martxan jarri ditu Bono Solidarioak.

Bono hauen helburua ahalik eta kontsultarako liburu gehien erosi ahal izatea da Ekuatore Gineara eramateko, hango gazteek euren heziketarekin jarraitu ahal dezaten.

Parte hartu nahi baduzu, 943.399.695 zenbakira deitu gaitzazu eta 5 eurotik hasita bono bat erosi ezazu.

bono5

bono5_tras
Read More

Azaroa
23

Ekuatore Ginea; Argazkiak

admin(e)k idatzita Berpiztu, Ekuatore Ginea, Haziak(e)n

Gure Elkartekideak gaur bertan itzultzen dira Ekuatore Gineara egindako bidaiatik. Handik kooperazio proiektu eta erronka berriak dakartela esan digute eta laster horien berri emango dizuegu. Bitartean, hona hemen bidali dizkiguten argazki batzuk;

Azaroa
8

Stop Saharako Sarraskia

admin(e)k idatzita Berpiztu, Haziak(e)n

sahara

Martxoa
31

Haiti laguntzeko kanpaina

admin(e)k idatzita Berpiztu, Haziak(e)n

Haiti laguntzeko kanpaina ugari jarri ditugu martxan azken aste hauetan. Alde batetik, elikagaiak eta arropak jasotzeko kanpaina oso arrakastatsua izan da, elikagai tona batetik gora jaso dugulako eta baita arropa ugari ere.

Bestalde, Altzatik jarri genituen kutxekin eta Altzako herriaren eskuzabaltasunari esker, Haitira laguntza ekonomikoa bidaltzeko baliabideak lortu ditugu ere.

Eta kanpaina honekin bukatzeko, aurreko igandean Haitiren aldeko bazkari bat antolatu genuen. Bertan lortutako etekin guztiak, gaur egun oraindik behar handia daukaten horiei bidaltzeko dira.

Gure aldetik, eskerrak luzatu nahi dizkiegu altzatar guztioi egindako ekarpenengatik.

Otsaila
22

Haitirentzako laguntza bilketa

admin(e)k idatzita Berpiztu, Haziak(e)n

Aurreko astean, alde batetik Haiti laguntzeko esku-paperak banatu genituen Altza eta Errenteriako eskoletan.

Bestetik aldetik, asteburu honetan bilketa puntu pare bat jarri ditugu Altzan dauden Harri Berriko plazan eta Larratxoko plazan, jendeak utzi zezan guretzat behar gutxiko diren gauzak baino Haitin guztiz ezinbestekoak direnak.

Kanpaina hauei esker, elikagai ez-galkorrak, udako arropa, mantak, izarak eta material mordo bat jasotzen gabiltza aste honen zehar.

Helburua argi dago; hurrengo egunetan, beste elkarte batzuekin batera, ahalik eta material gehien bidaliko dugu kontainerretan Haitiraino.

Parte hartu duten eskola eta lagun guztiei, gure esker onak.

Otsaila
18

hitzaldi_eu