Abenduak
30

Elikagaien Bilketa

admin(e)k idatzita Berriak, Erreferentzia Puntua(e)n

elikagaiak01

elikagaiak02

Urtero bezala, aurten ere Erreferentzia Puntuak Gabonetako elikagaien bilketa kanpaina martxan jarri du. Aurten eskoletan elikagaiak jasotzeaz gain, SuperBM eta Alcampo supermerkatuetan izan gara.

Emaitzak oso onak izan dira elikagai 1400KGtik gora jaso ditugulako, eta hemendik eskerrak luzatu nahi dizkizuegu kanpainan parte hartu duzuten pertsona, enpresa eta eskoleei. Mila esker!

Abuztua
4

Europako Elikagaiak

admin(e)k idatzita Berpiztu, Berriak, Erreferentzia Puntua(e)n

Aurreko hilabetean bigarren faseko Europako Elikagaiak jaso genituen. Elikagai hauek, beharra duten familiek jasoko diztuzte gure banaketa puntuetan.

europako elikagaiak

Maiatza
4

Duela aste batzuk, Euskadi Directo saioko lagunek Erreferentzia Puntua-tik pasa ziren. Hona hemen bideoa.

Abenduak
12

Pasa den abenduak 3 Erreferentzia Puntua proiektutik, Lasarte-Oriako Udaletxearekin hitzarmen bat sinatu genuen 2010-2011 ikasturteari begira. Horrela, hasieran herri horretan eta aurrerago komarka osoan, gizarte zerbitzuekin koordinatuta elikagaien banaketarekin hasiko gara. Dagoeneko lokalaren egokitze lanekin hasi gara eta espero dugu urtarrilaren erdialderako elikagaien banatze puntu berri hau irekita egotea.

Berpiztu Elkartetik, horrelako beharrak duten biztanleriatik gertuago egoteko lanean gaude.

Abuztua
11

Pasa den Abuztuaren 2an, Berpiztu Elkarteatik “laCaixa”ren Gizarte Ekintzarekin hitzarmena sinatu genuen, Astindari Topa-Lekua eta Erreferentzia Puntua proiektuetarako hain zuzen ere.

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu “laCaixa”ri guregan jarritako konfidantza, errekonozimendua eta emandako laguntza dela eta.

Guzti honen berri ematen duen bideoa prestatu dugu ere.

Uztaila
13

Europar Batasunetik bideratutak dauden elikagaien bigarren kamioia iritsi zen aurreko ostegunean Berpiztuk eta Erreferentzia Puntuak Altzan duten lokalera.
Eskerrik asko laguntzera etorri zinaten guztioi!

pref01

pref02

Abenduak
30

1K.L. kanpaina

admin(e)k idatzita Erreferentzia Puntua(e)n

1 kilo litro kanpaña