Aurreko maiatzak 19tik, Berpiztuko hainbat kide Ekuatore Ginean daude. Bertan, elkarteko bertako kideek martxan jartzen ari duten proiektuan laguntzen daude.
Hortaz, bertan burutzen ari den lana, elkarteak 2011-12 ikastaroan burutuko duen lanaren antolaketa eta planifikazioa koordinatzea da. Eta beste aldetik, Berpiztu Elkartea Ekuatore Ginean burutzen ari duen konstituzio jurudikoan lan egitea da.
Bidai honi esker, gure bertako lagunek zer lekuetan ari diren ezagutzeko aukera paregabea dugu. Horretaz gain, han presentzia dugun zentrotan gure laguntza konkretatzeko ere aukera dugu. Gauzak horrela, Berpiztuk, Malaboko Buena Esperanza auzoan dagoen Manuel Javier eskolan putzu bat, ur kanalizazioak eta letrinak jartzeko finantziazio bilaketa egiteko konpromisoa hartu du.
Era berean, herri horretako zenbait agintariei proiektua ezagutarazteko aukera aprobetxatzen ari gara. Orain arte Espainiako enbaxadorearekin (D. Manuel Gómez-Acebo Rodríguez Spiteri), espainiar Kooperazio Koordinatzaile Nagusiarekin (Carlos Cavañillas Alonso), Malaboko ordezkari lokalekin eta Ebebeyn-eko gotzain berriarekin (Mons. Juan Nsue) bildu gara besteak beste.


| No Comments |

klik handitzeko















