Aurreko hilabetean, Berpiztu Elkarteak Barakaldoko Auzoan bere ekin-plana hasi zuen. Pertsona talde batek martxan jartzen ari dituzte hiru aktuazio programa San Vizenteko inguruetan.

Kirikiño Umegunea. 4 eta 11 urte bitarteko umeentzat zuzenduta doan proiektua, eta helburutzat erlajazio, joku eta dibertsio leku bat esparru bat eskaini ahal izatea du, bertan adiskidetasuna, sormena eta tolerantzia landu ahal izateko. Proiektu hau, maiatza eta ekainaren ostiral arratsaldetan eta asteburuetan burutuko diren ekintza konkretu batzuen abiaratzen da.
Berpiztu Gazte Taldea, 17 eta 22 urte bitarteko gazteei erantzun bat emateko beharraren aurrean sortzen den proiektua da. Intereseko proiektuetan parte hartu dezatela nahi dugu. Gazte hauek, proiektuen motorea izan behar dutela uste dugu, beraz, ekintzak eta aurrera eramango diren jarduerak euren ekimenetatik atera behar dira, euren erritmora eta euren logikatik. Talde honek, ostiralero biltzen da arratsaldeko 19:00etan eta Berpiztuko Altza-Donostia, Salburua-Gasteiz, Etxebakoitz-Iruña eta Ekuatore Gineako gazte taldeekin batera, eragiten dute.

DInamizazio Kumunitarioko BERPIZTU ELKARTEA proiektuak, hiritar-solidaritaterako estruktura bat eraikitzea du helburu. Horretaz gain, bat-egite, komunikazio, kooperazio eta solidaritate tresna izatea du helburu auzoko, herriko, Euskalherriko eta munduko bizilagun guztientzat. Hau dela eta, ekimen ezberdinak martxan jartzen joango gara proiektu ezberdinetatik; Haziak (Garapenerako kooperazioa), ELKAR BIZI - BARAKALDO ACOGE, BIDEZKO (ekonomato soziala), MUGITU (kultura, aisialdia eta familia proiektua), TOPAKETARAKO ARRATSALDEAK (bizilagunen arteko konbibentziarako proiektua).
| No Comments |

