Apirila
5

Aurreko hilabetearen bukaeran, Ekuatore Gineako BGTak Buena Esperanza Zentroan egon ziren. Bertan 110 haur hezitzen dira eta gabezia batzuk dituzte.

Lehena eta garrantzitsuena, uraren falta da. Olga Madja Elak, zentroko Zuzendaria, eskolako WCak garbi mantentzeko, gertu dagoen ibai batera uraren bila joan behar direla komentatu digu. Eta are garrantzitsuago oraindik, eskolan bertan daudenean, edaten duten ura ibaiak dakarrena dela esan digu, eta ondorioz, edateko ona den ura jasotzea ere behar dutela.

Aurrerago, beraiekin eta zentruko sortzailearekin ere, berriz bilduko gara euren arazoei irteera bat bilatzen saiatzeko.

Martxoa
29

BGTko Donejakue bidea

admin(e)k idatzita BGT, Berpiztu, Berriak(e)n

Aurreko asteburuan, martxoak 25, 26 eta 27an, BGTko kideak Donejakue bidearen zatitxo bat egin zuten euren experientziak ezagutze proiektuari begira.
Egin zuten zatitxoa Orreagatik Iruñara doana da (50KM gutxi gora behera).

Otsaila
22

BGTko Jostailuen biltze kanpaina

admin(e)k idatzita BGT, Berpiztu, Berriak(e)n

Berpiztu Gazte Taldeko gazteek, Altza eta inguruko eskoletan zehar jostailuen bilketa kanpaina bat martxan jarri dute.

Kanpaina honen helburua, ahalik eta jostailu gehien jasotzea da, Ekuatore Gineako beste haurrek ere horietaz disfrutatu ahal izan dezaten.

Beraz, parte hartu nahi baduzu eta zure seme-alaben eskolak kanpaina honetan parte hartzen badu, utz ezazu Martxoak 9 baino lehen nahi dituzun jostailuak eta BGTk arduratuko da Ekuatore Gineara eramateaz.

bgteu

Urtarrila
19

BGTko koordinadore aldaketa

admin(e)k idatzita BGT, Berpiztu, Berriak(e)n
raul BGT
Álvaro López, orain arte Berpiztu Gazte Taldeko koordinatzailea zena, lekukoa Raul Rial-eri pasa dio, elkarteko beste proiektuetan parte hartzen hasteko. Gauzak horrela, Raul eta bere taldeak, hemendik aurrera BGT, euren proiektua eta Altzako Gazte Gunearen sorketa koordinatzeko ardura izango du.
Abenduak
29

Jostailuen bilketa

admin(e)k idatzita BGT, Ekuatore Ginea(e)n

Berpiztu Gazte Taldeko gazteek, Gabonetan jostailuak iristen ez zaizkion haurrak badaudela jakinda, jostailuak jasotzeko kanpaina bat abian jarri dute egun hauetan. Dagoeneko Altza Gainan eta Harria parkean izan dira jostailuen bilketarekin eta euren ekimena nahiko arrakastatsua izan da. Hortaz jostailuak gehien behar dutenei bideratuko zaizkie hemendik gutxira.

jostailuak01

jostailuak02

Abenduak
29

film laburra; Farewell

admin(e)k idatzita BGT(e)n

Raúl Rial eta Verónica Rivas Unibertsitaterako egindako film laburra Berpiztu Gazte Taldearen laguntzarekin.

Abenduak
12

BGTkideen konpromisoa

admin(e)k idatzita BGT, Berpiztu, Berriak(e)n

bgtkideak

Gaur abenduak 12, BERPIZTU ELKARTEAk 24 urte betetzen dituen eguna delarik, gure Berpiztu Gazte Taldeko (BGT) 3 gazte euren konpromisoa eta inplikazioa elkartearekiko sinatu dute.

Berpiztu osatzen dugunok, oso pozik gaude gazte hauek emandako pausoarekin, Berpizturen misioaren jarraipena bermatzen laguntzen dutelako.

Sergio, Jon eta Raul, mila esker eta zorionak hartutako erabakiarekin.

Abenduak
10

24. Urteurrena

admin(e)k idatzita BGT, Berpiztu, Berriak(e)n

berpizturen 24. urteurrena

Aurtengo Abenduak 12an Berpiztu Elkarteak 24 urte betetzen ditu, eta guretzat hain beste debora ez dela pasa ematen duela aitortu behar dugu.

Gure urteurrena dela eta, Berpiztuk Elkartekide eta Elkarte-lagun guztiekin bazkari bat ospatuko du larunbata honetan (abenduak 11) Altzako Elkartasuna Auzo Ekartean. Eta aurten nobedade bezala eta elkarteak handitzen doalaren adierazle moduan, gure Ekuatore Gineako elkartekideek ere Berpizturen urteurrena bazkari baten bitartez ospatuko dute han.

Honetaz gain, igandean (abenduak 12) urteurrenarekin bat eginez, gure 3 BGTkide elkartearekiko konpromisoa sinatuko dute ospatuko dugun ekitaldi sinple baino guretzat oso berezia izango den batean.

Urria
21

BGT Andorran

admin(e)k idatzita BGT, Berpiztu, Berriak(e)n

Berpiztu Gazte Taldeak (BGT) aurreko asteburuan (urriak 15-17) bizikidetasun jardunaldi txiki batzuk antolatu dituzte, ikasturte berri honen plangintza eta antolaketa burutzeko. Jardunaldi hauek Andorran egin ziren eta lanerako denboraz aparte, Andorra la Vellako kaleak eta Caldeako termak bisitatzeko denbora izan dute.

Ekaina
2

Karting Briscous

admin(e)k idatzita BGT, Berriak, Orokorra(e)n

BGTren (Berpiztu Gazte Taldearen) karts irteera. Klick egin azpiko irudian informazio guztia ikusteko.

karting