Aurreko larunbatean, Euskadi Irratiko Amarauna saiotik deitu gintuzten gure 25. urteurrena zela eta.
Programaren audioa bidali digutenez, hemen uzten dizuegu.
Eskerrik asko Euskadi Irratia!
| No Comments |
Aurreko larunbatean, Euskadi Irratiko Amarauna saiotik deitu gintuzten gure 25. urteurrena zela eta.
Programaren audioa bidali digutenez, hemen uzten dizuegu.
Eskerrik asko Euskadi Irratia!
| No Comments |
Jakingo duzuenez, aurreko Abenduak 17an Berpiztu Elkarteak bere urteurrena ozpatu zuen. Bertan, aurreko egunetan zintzilikatu genuen bideoa erakusteaz gain, Kirikinoko haurren bi dantzaldi, elkarteko presidentearen hitz batzuk etab. izan genituen.
Bertara gerturatu zinaten lagun guztioi, eskerrak luzatu nahi dizkizuegu gurekin horrelako egun berezi batean izateagatik; José Ignacio Munilla Donostiako Gotzaina, CAJE-ko Juanillo, Agiantzako Bernat, Misiones Diocesanas-eko Leire, Kirikinoko haurrak eta bere gurasoak, elkarteko boluntario asko eta askorekin batera…


Urtero bezala, aurten ere Erreferentzia Puntuak Gabonetako elikagaien bilketa kanpaina martxan jarri du. Aurten eskoletan elikagaiak jasotzeaz gain, SuperBM eta Alcampo supermerkatuetan izan gara.
Emaitzak oso onak izan dira elikagai 1400KGtik gora jaso ditugulako, eta hemendik eskerrak luzatu nahi dizkizuegu kanpainan parte hartu duzuten pertsona, enpresa eta eskoleei. Mila esker!
Aurreko Abenduak 12an Berpiztu Elkarteak 25 urte bete ditu. Eta horrelako urteurren berezia dela eta bideo bat prestatu dugu urte hauetan gertatutakoa danori hurbiltzeko.

Gaur, abenduak 5, boluntarioen nazioarteko eguna da.
Berpiztu Elkartetik eskerrak eman nahi dizkizuegu noizbait boluntarioak izan zaretenoi, gaur egun zaretenoi eta etorkizunean boluntarioak izango zareten guztioi. Aurrera daramazuen lana ezinbestekoa da elkarte guztientzat eta ondorioz, bizi garen gizartearentzat.

Aurreko astean EHU-ko campus-ean egon ginen gure Bolondres Kanpaina bertan aurkezten. Mila esker gerturatu zinaten guztioi, badakizue edozer gauza dela eta gurekin harremanetan jartzeko aukera duzuela.
Datorren Azaroak 17an, Donostiako Deusto-ko Campus-ean izango gara. Anima zaitezte bisita bat egitera eta gu ezagutzera.

Larunbata honetan urriak 29, Berpiztu Elkartearen Batzar Orokorra ospatuko dugu. Bertan, hasi berria dagoen ikasturtearen erronketaz hitz egingo dugu besteak beste eta Berpiztuko Elkartekide eta Elkartelagun guztiak gonbidatutak daude.
Batzarra, Larratxoko Irale Zentroan izango da eta arratsaldeko 16h00-etatik 18h30-ak arte iraunduko du.
EGUNERAKETA:
Datorren egunetan ikasturte berri honetarako adostutako helburuak zintzilikatuko dizkizuegu.


Gaur, Pobrezia Errotik Kentzeko Nazioarteko Eguna da eta, Donostiako Zero Pobrezia Plataformak ekintza batzuk antolatu ditu urriaren 14-19ko astean, kanpainaren oihartzuna eta sentiberatasuna handitzeko asmoarekin eta bertan Berpiztu Elkartea egon da asteburu honetan.

Atzo, Berpiztu Elkarteko kide batzuk Caje Kolektiboko lagunekin bildu ginen 2011 - 2011 ikasturteko gazte atalen lan planak diseinatzeko.

Kirikinoa eta Kirikinoa Berri Ikasturtea Larratxon eta Altza Herri Ikastetxean hasten dute hurrenez hurren.
Kirikinoa 4-11 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta Kirikinoa Berri ordea, 4-8 urte bitartekoentzat. Bi kasuetan, tailerrak, kirola, eskulanak, irteerak, jolasak etab. egingo dira eta biek arratsaldeko ordutegia dute astean zehar.
Apuntatu nahi baduzu edo informazio gehiago eskuratzeko; gure eskupapera deskargatu dezakezu, gurekin ePostaz harremanetan jarri edo 943.399.695 zenbakira deitu.