
Aurten ere, Berpiztu Elkarteak zuen eskura jartzen ditu antolatzen ditugun Udaleku Irekiak.
Epeak, txandak eta prezioak ezagutzeko, deskarga ezazu izen-emate PDFa.
| No Comments |

Aurten ere, Berpiztu Elkarteak zuen eskura jartzen ditu antolatzen ditugun Udaleku Irekiak.
Epeak, txandak eta prezioak ezagutzeko, deskarga ezazu izen-emate PDFa.
| No Comments |

Aurten ere, Ekuatore Ginean Udako ekintzak antolatzen izango gara. Eta bertan lan hori egiten aritzeko, kooperatu nahi duen jendea bilatzen ari gara. Zuk animatuko zinake?
Orduan, gurekin harremanetan jar zaitez!

Azken aldian Berpiztuk, nabarmen hazi egin du bere presentzia Ekuatore Ginean. Eta duela urtebete egoitza txiki bat ireki bagenuen ere, orain behar berri baten aurrean gaude; laguntza-lanetan bertara joaten diren elkartekideentzat etxe fisiko baten alokairua eta horniketa.
Hau dela eta, etxea behar den moduan hornitu ahal izateko, zuen laguntza eskatzen dizuegu. Zure etxean, bai etxeko zein sukaldeko tresneria soberan baduzu, atsegin handiz jasoko genituzke gure Donostiako egoitzan.
Gurekin harremanetan jartzeko, 943.399.695 edo info@berpiztu.org erabili dezakezu. Donostiako Larratxo 42, 1. B-an gaituzue. Eskerrik asko.

Aurreko larunbatean, Ekuatore Gineako Malabo hiruan, bertan Berpiztu osatu nahi duten pertsonentzat eta gaur egun bertan parte hartzen dutenentzako “boluntarioen ikastaroa” martxan jarri da.
Ikastaro honen bitartez, gineatar kideek tresnak eta baliabideak izan ditzaketen formazioa eskaintzen zaie, Berpiztu Ekuatore Gineako proiektuak beraiek kudeatu ahal izan ditzaten.

Atzo, martxoak 25, Charo Solanas Berpiztu Elkarteko Egoitza Nagusia bisitatu zuen.
Horrela, bi luraldeen arteko koordinapen bilerak egiteaz aparte, bere esperientziaz eta berarekin egoteaz disfrutatu ahal izan dugu.
Laster arte, Charo!

Aurreko astean eta honetan ere, Europar Batasuneko elikagaien 3. fasea iristen hasi da. Elikagai hauek, Altza (Donostia), Lasarte-Oria, Pasaia eta Iruneko banaketa puntuetan jaso ahal izango dituzte, behar hori duten familiek.
Oro har 35 tona baino gehiago iritsi dira, eta orain arte guregana gerturatu diren ehunaka familien artean banatuak izango dira aipatutako Erreferentzia Punturaren banaketa-puntuetan.
Altzan elikagaien banaketa egiten duen Berpiztu Elkartearen Erreferentzia Puntua proiektuak, gaur beste eraso bat jasan du. Gaur Goizean Udaltzaingoaren iturriek adierazi digutenez, kristalaren apurketa ez omen da istripu baten ondorio, nahita egindako eraso batena baizik.
Eraso hau kontuan izanda, bi hilabetetan hau bigarren erasoa izan dela aipatu behar dugu. Duela bi hilabete baino gutxiago, lokalaren serraila apurtu eta tapatu zutelako.
Berpiztu Elkartetik, eraso hauek salatu nahi ditugu, eta oso argi utzi nahi dugu, intolerantziaz eta arrazakeriaz beteta dauden jarrera onartezin hauek, ez ditugula guregana astero astero etortzen diren pertsonei ahal dugun neurrian laguntzeari utziko.

Asteburu honetan, Lasarte-Oriako Super BM-aren aurrean zain gara elikagaien bilketa egiten gure KiliLitro kanpainapean, beharra duten gipuzkoarren artean banatu ahal izateko.
Sorpresa handia hartu dugu lasarteoriatarren elkartasunarekin, 3.000 kilo elikagai baino gehiago jaso ditugulako. Hemendik, izandako solidaritateagatik eskerrak eman nahi dizkizuegu. Egin duzuen keinua, gipuzkoar asko eta askoei iritsiko zaielako.
Aurreko larunbatean, elkartearen 26. urteurrena ospatu genuen. Bertan kirikinoko haurren ikuskizunak, ekitaldi multikulturala, boluntarioei esker emate ekitaldia eta bazkari multikulturala ere izan genuen.
Bertara etorri zinaten guztioi, etorri ezin izan zinatenoi eta boluntario guzti-guztioi mila esker zuen kemena eta lanagatik.

Gezurra badirudi ere, gaur duela 26 urte Berpiztu Elkarteak bere lehen pausoak ematen hasi zen. Orduz geroztik denbora asko pasatu da eta elkartea asko aldatu da ere. Baino badago gauza bat trinko eta zuzen mantentzen duguna, inguruan ditugun pertsonak ahalik eta gehien laguntzea. Hori da eta, gure helburuetako bat, zerbitzu publikoaren bokazioa izatea.
26 urte berezi hauek ospatzeko, larunbata honetan ekitalditxo bat antolatu dugu Altzako Tomas-Ene Kultur Etxean. Etorri nahi baduzu, gonbidatuta zaude! Soilik, aldez aurretik etorriko zarela esateko deitzea eskatzen dizugu 943.399.695 zenbakira, eserlekuak etab. ahalik eta hoberen antolatu ahal izateko.