Jakingo duzuenez, aurreko Abenduak 17an Berpiztu Elkarteak bere urteurrena ozpatu zuen. Bertan, aurreko egunetan zintzilikatu genuen bideoa erakusteaz gain, Kirikinoko haurren bi dantzaldi, elkarteko presidentearen hitz batzuk etab. izan genituen.
Bertara gerturatu zinaten lagun guztioi, eskerrak luzatu nahi dizkizuegu gurekin horrelako egun berezi batean izateagatik; José Ignacio Munilla Donostiako Gotzaina, CAJE-ko Juanillo, Agiantzako Bernat, Misiones Diocesanas-eko Leire, Kirikinoko haurrak eta bere gurasoak, elkarteko boluntario asko eta askorekin batera…
Aurreko hilabetearen bukaeran, Ekuatore Gineako BGTak Buena Esperanza Zentroan egon ziren. Bertan 110 haur hezitzen dira eta gabezia batzuk dituzte.
Lehena eta garrantzitsuena, uraren falta da. Olga Madja Elak, zentroko Zuzendaria, eskolako WCak garbi mantentzeko, gertu dagoen ibai batera uraren bila joan behar direla komentatu digu. Eta are garrantzitsuago oraindik, eskolan bertan daudenean, edaten duten ura ibaiak dakarrena dela esan digu, eta ondorioz, edateko ona den ura jasotzea ere behar dutela.
Aurrerago, beraiekin eta zentruko sortzailearekin ere, berriz bilduko gara euren arazoei irteera bat bilatzen saiatzeko.
Abenduaren 24-ean Astotxoa, Olentzero eta Mari Domingi-k Altzako bideetan zehar aritu ziren gerturatutako haur guztiekin. Goxokiak banatzeaz gain, Olentzero Harria parkean geldialditxo bat egiteko denbora izan zuen, nahi izan zuten guztien oparien gutuna eskuan jasotzeko.
Hona hemen argazki gutxi batzuk. Gainontzeko argazkiak gure “Deskargak” atal berrian topa aha izango dituzu baino pasahitza bat beharko duzu atalean sartzeko eta artxiboa irekitzeko. Pasahitza ez baduzu, eska ezazu bat gure harremanetarako formularioan.
Hona hemen, aurreko asteburuan ospatu genuen Altzako III. Topaketa Multikulturalaren argazki bilduma.
Eskerrak eman nahi dizkiegu bertaratu ziren guztiei eta are gehiago, ekitaldi honen antolakuntzan lagundu zeniguten denori.
Argazkiak ikusteaz gain deskargatu nahi badituzue, grue Flickr-eko perfilean dituzue.
Hona hemen gude UDAko ekintzen bigarren hamabostaldiaren argazki bidluma.
Argazkiak ikusteaz gain deskargatu nahi badituzue, galeria honetan sar zaitezte.