Berpiztu Gipuzkoa

Altza, 60. hamarkadan, hiritik erabat banandurik sortu ziren promozio publikoko komunitatearen adibide garbia da. Fisikoki Donostiako lurrez inguraturik dago, mendialdean, hiriaren ekialdeko periferian. Kanpoalde honek, mendebaldekoarekin alderatuta, ekonomikoki, sozialki, industrialki eta zerbitzu aldetik, inbertsio eskasagoak jaso ditu.

Bere orografia eta hirigintza planifikazio ezagatik, Altzak, bai hiriarekiko, eta oro har, inguruko lurraldearekiko komunikazio zailtasunak ditu. Honek, barne garraio faltari lotuta, komunitatearen azpi-auzotako banaketa bat ekarri du., Industriak eta itsas garraioak jasan zuten hazkundeari erantzuteko, 60-70. hamarkadetan eman ziren migrazio masiboak direla eta, Gaztela, Extremadura eta Galizia dira Altzako populazioaren jatorria. Gertaera honek demografikoki izan zuen eraginak, kohesio eta ezaugarri argirik gabeko komunitate bat izan du emaitzatzat.

Bere egungo populazioa administratiboa 19.500 biztanlekoa da, Donostia osoko biztanleriaren %11. Populazioaren gehiengoaren maila ekonomikoa neurri ertain-baxuen artean kokatzen da eta kultura eta hezkuntza maila baxua da.

Honela, populazioaren jatorri nahiz bilakaera eta hezkuntza, zerbitzu eta gizarte beharren arretaren aurrikuspen falta kontutan hartuta, Donostiak bere osotasunean duen bataz besteko ongizate sozio-hirigintzakoa/urbanistikoa ez duela banatzen baiezta dezakegu.

Dauden beharrak bere osotasunean asetzeko hezkuntzako, laneko, gizarteko eta ekonomiazko baliabide gabezia bat dagoela deritzogu. Modu berean, hirigintza planifikazio egoki baten faltak, haurtzaro eta gaztaroari berezko zaizkion eremu publikoen erabilpenaren beharrak ez ditu bermatu, komunitatearen egoera okertuz.
Honek guztiak, sozialki oso gutxi bateratutako eta inguruko baliabideetan oso modu eskasean parte hartzen duen biztanleria bat du emaitzatzat.











