Berpiztu, lurralde ezberdinetan ezarrita dagoen sustapen sozio-hezitzailerako elkarte bat da. Akonfesionaltasun, irabaz asmorik gabeko eta zerbitzu publikoko bokaziodun lanaren planteamendu batetik, azken hogei urteetan, sustapen sozial, solidaritate eta gizarte justiziarekin/zuzentasunarekin lotutako esku hartzeak garatzen ditu.

Esku hartze hauek, hedadura amankomun eta herrikoi batetatik planteatuta, gizarteratzeko oztopo gehien izan ditzaketen taldeei (gazte eta adin txikiko, familia, etorkin, baztertutako sektore…) daude zuzenduta. Berpiztu Elkarteak  Altzako komunitatean (Donostia) burutzen du bere iarduera eta egun beste komunitateetan esku hartzeak garatzen dituzten elkarteekin koordinatzen da: Iruñako Etxebakoitz eta Alcalá de Henaresko Distrito V-rekin adibidez.

Berpiztu Elkarteak ikasturtean burutzen dituen proiektu desberdinetan, gazte eta adin txikikoen programa, eskola sostengua, kanpaldi, elkar-truke, garapen komunitariorako programak.., parte hartzen duten erabiltzaile kopuru osoa 600 pertsona inguruan kokatzen da. (2007/2008 ikasturteko datuak)

Munduan zehar zabaldu: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Google
  • E-mail this story to a friend!
  • Live
  • Meneame
  • Print this article!
  • Technorati
  • TwitThis