Aurreko hilabetetan Ekuatore Gineako Batako Nkolombong auzora bidali genituen Euskadiko erakunde publiko batzuek emandako ordenagailuak, hango Kaputxinotarrei iritsi zaizkie.
Dagoeneko instalatutak daude eta hainbat ekintza eta heziketa programetarako erabiliak izaten ari dira.
Gure Ekuatore Gineako Santiago Laban elkartekideak, proiektuaren argazkiak eta dokumentazioa bidali dizkigu jarraipena egin ahal izateko.
Aurreko larunbatean, Euskadi Irratiko Amarauna saiotik deitu gintuzten gure 25. urteurrena zela eta. Programaren audioa bidali digutenez, hemen uzten dizuegu.
Gure Ekuatore Gineako elkartekideek, bertan egiten dituzten lanen eta ekintzen aurkezpen bideo bat prestatu dute.
Bideoa, Ekuatore Ginean ospetsuak diren Clan Rojo musika taldeko Lucho Smith-ek prestatu egin du.
Jakingo duzuenez, aurreko Abenduak 17an Berpiztu Elkarteak bere urteurrena ozpatu zuen. Bertan, aurreko egunetan zintzilikatu genuen bideoa erakusteaz gain, Kirikinoko haurren bi dantzaldi, elkarteko presidentearen hitz batzuk etab. izan genituen.
Bertara gerturatu zinaten lagun guztioi, eskerrak luzatu nahi dizkizuegu gurekin horrelako egun berezi batean izateagatik; José Ignacio Munilla Donostiako Gotzaina, CAJE-ko Juanillo, Agiantzako Bernat, Misiones Diocesanas-eko Leire, Kirikinoko haurrak eta bere gurasoak, elkarteko boluntario asko eta askorekin batera…