Aurreko hilabetetan Ekuatore Gineako Batako Nkolombong auzora bidali genituen Euskadiko erakunde publiko batzuek emandako ordenagailuak, hango Kaputxinotarrei iritsi zaizkie.
Dagoeneko instalatutak daude eta hainbat ekintza eta heziketa programetarako erabiliak izaten ari dira.
Gure Ekuatore Gineako Santiago Laban elkartekideak, proiektuaren argazkiak eta dokumentazioa bidali dizkigu jarraipena egin ahal izateko.
Munduan zehar zabaldu:These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
Aurreko larunbatean, Euskadi Irratiko Amarauna saiotik deitu gintuzten gure 25. urteurrena zela eta. Programaren audioa bidali digutenez, hemen uzten dizuegu.
Eskerrik asko Euskadi Irratia!
Munduan zehar zabaldu:These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
Gure Ekuatore Gineako elkartekideek, bertan egiten dituzten lanen eta ekintzen aurkezpen bideo bat prestatu dute.
Bideoa, Ekuatore Ginean ospetsuak diren Clan Rojo musika taldeko Lucho Smith-ek prestatu egin du.
Munduan zehar zabaldu:These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
Jakingo duzuenez, aurreko Abenduak 17an Berpiztu Elkarteak bere urteurrena ozpatu zuen. Bertan, aurreko egunetan zintzilikatu genuen bideoa erakusteaz gain, Kirikinoko haurren bi dantzaldi, elkarteko presidentearen hitz batzuk etab. izan genituen.
Bertara gerturatu zinaten lagun guztioi, eskerrak luzatu nahi dizkizuegu gurekin horrelako egun berezi batean izateagatik; José Ignacio Munilla Donostiako Gotzaina, CAJE-ko Juanillo, Agiantzako Bernat, Misiones Diocesanas-eko Leire, Kirikinoko haurrak eta bere gurasoak, elkarteko boluntario asko eta askorekin batera…
Munduan zehar zabaldu:These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
Urtero bezala, aurten ere Erreferentzia Puntuak Gabonetako elikagaien bilketa kanpaina martxan jarri du. Aurten eskoletan elikagaiak jasotzeaz gain, SuperBM eta Alcampo supermerkatuetan izan gara.
Emaitzak oso onak izan dira elikagai 1400KGtik gora jaso ditugulako, eta hemendik eskerrak luzatu nahi dizkizuegu kanpainan parte hartu duzuten pertsona, enpresa eta eskoleei. Mila esker!
Munduan zehar zabaldu:These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
Aurreko Abenduak 12an Berpiztu Elkarteak 25 urte bete ditu. Eta horrelako urteurren berezia dela eta bideo bat prestatu dugu urte hauetan gertatutakoa danori hurbiltzeko.
Munduan zehar zabaldu:These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
Gaur, abenduak 5, boluntarioen nazioarteko eguna da.
Berpiztu Elkartetik eskerrak eman nahi dizkizuegu noizbait boluntarioak izan zaretenoi, gaur egun zaretenoi eta etorkizunean boluntarioak izango zareten guztioi. Aurrera daramazuen lana ezinbestekoa da elkarte guztientzat eta ondorioz, bizi garen gizartearentzat.
Munduan zehar zabaldu:These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
Aurreko astean EHU-ko campus-ean egon ginen gure Bolondres Kanpaina bertan aurkezten. Mila esker gerturatu zinaten guztioi, badakizue edozer gauza dela eta gurekin harremanetan jartzeko aukera duzuela.
Datorren Azaroak 17an, Donostiako Deusto-ko Campus-ean izango gara. Anima zaitezte bisita bat egitera eta gu ezagutzera.
Munduan zehar zabaldu:These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.